XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(Aipatu autore hau Mythe-ren egilea da: hemen, halere, Celtes haren liburutik ari gara aldatzen).

Polito arrazoitzen du gure Picard-ek.

Gogoratu ditugun garaietan (Uholdetik berehalaxe), Grezia oraindik arras inzibilizatua zen (galoek, aldiz, esandako kultura oparoa zuten).

Nola esplikatzen da, grekoen geroagoko kultura, eta beraiek izatea gizadiaren maisuak?

Oso sinple: galoen kolonizazioz (probatu dugu, horien hizkuntza grekoa zela).

Galoen inkurtsioak ekialdera probatzen dira, aldiz: aurrenik, Plinio, Justino, Ptolomeo, Tito Livio eta Estrabonen testuetatik (ez zaizkigu interesatzen); bigarren, toponimiatik eta hizkuntz-azterketa konparatibotik (bazaigu interesatzen).

Toponimiaren arabera, gure ikertzaileari jarraitzekotan, Europa osoa fundazio galoko hiriz josita dago: Padua, Cremona...

Galoen izena bera gordetzen da toponimia batzuetan: Portu-Gal, Gal-izia.

Beraz, Greziakoak bezala, Italiako lehen biztanleak eta zibilizatzaileak galoak izan ziren; gero, Alemania inbaditu eta zibilizatu zuten (Zesar-ekin demostratzen denez); Espainia eta Portugal konkistatu eta zibilizatu zituzten halaber (Estrabonekin demostratzen denez), etab.

L'Europe tout entihre est fille de la Gaule.

Baina, funtsean, proba toponimikoak, proba edo analisi etimologikoetan funtsatzen dira.

Bigarren, beraz, eta bukatzeko: L'argument est fondé essentiellement sur les rapports philologiques du français - parfois des patois - et du grec. Jean Picard cosntate que le Français ren admirablement la proprietas de la langue grecque, beaucoup mieux qu'elle ne fait du latin; enfin, un glossaire rappelle les relations entre les toponymes et les noms communs aux langues grecque et française.